2015/01/12

Indarkeria sexistari buruzko gazteen perzepzioa Txorierriko Mankomunitatean

Diagnostiko hau 15etik 20 urtera bitarteko neska mutil gazteetan ardazten da. Ikerketa honetan guztira 346 gaztek parte hartu dute, 149 neskak eta 197 mutilek, bai parte kuantitatiboan (galdetegiak beteaz ) bai kualitatiboan (eztabaida taldeetan parte hartuaz).

-

Diagnostiko hau 15etik 20 urtera bitarteko neska mutil gazteetan ardazten da. Proposamen metodologikoak fase oso ezberdindu bitan datza:lehenengo fasean neskentzat eta mutilentzat galdetegi espezifiko baten bitartez analisi kuantitatibo bat egin da, eta bigarren fasean analisi kualitatibo bat. Bigarren hau da, behin galdetegietako informazioa atera ostean, lan arlora eraman zena. Hemen galdetegiari erantzun zioten ikasleekin galdetegian bertan planteatu diren gaietan sakondu ahal izateko eztabaida taldeak egin dira.

Halaber, eta analisi kualitatiboa osatzeko, eskualdeetako herrietako gazteentzako elkargune ezberdinetan (gazteguneak, gaztelekuak eta lonjak) eztabaida taldeak egin dira. Ikerketa honetan guztira 346 gaztek parte hartu dute, 149 neskak eta 197 mutilek, bai parte kuantitatiboan (galdetegiak beteaz ) bai kualitatiboan (eztabaida taldeetan parte hartuaz).

Guztira 346 gaztek Txorierriko biztanleri gaztearen %42,92a suposatzen du, eta eskualdeko biztanleriaren eredu adierazgarri bat suposatzen du.

Atzera