Gardentasuna: zer da eta zertara behartzen gaitu

Gardentasun politikoa honela defini daiteke: gobernuaren betebeharra, herritarrei jarduketa guztiei buruzko informazioa ematekoa, batez ere diru publikoaren erabilerari dagokionez,  hala, ustelkeria-kasuak ekiditeko.

Aplikatu beharreko oinarrizko araudia Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko 19/2013 Legearen ondorio da. Estatuko araudia da eta 2013ko abenduaren 10ean argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean. Gardentasuna lortzeko legea aplikatu beharrak tokiko erakundeak behartzen ditu 2015eko abendutik aurrera gardentasun aktiboari buruzko edukiak argitaratzera.

Halaber, gaur egun Euskadi mailan aplikatzeko araudia sortzen ari dira, eta, aurreikusten denez, euskal udalen gardentasun-betebeharrak zehaztu eta zabalduko ditu. Zehazki, etorkizuneko Administrazio Publikoaren Legea eta Euskadiko Udal Legea dira.